XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BESTE URTEBETE BAT BIZITEKO

Bekaitza sustraitik atara.

Bekaitza, estriknina lako eden edo satarria da.

Zure buruari kalte egin gura ba'dautsazu, gogora ekarri zu baiño aalmen edo diru geiago dabenak.

Baiña urtebete bat geiago bizi izan nai ba'dozu, gogoratu egizu, merezi barik jabetzen dozuna, eta orduan belauniko jarrita, eskertu egizu.

Gomutara ekarri, bizi zarean gizartea, inguratzen zaituan sendi zoragarria, eta egiten dozun lan onuragarria.

Gauza oneik ba'dakardaz, bizitza atsegiñagoa izango yat.

Atseden egizu bear beste.

Lan-orduak geituz, bearreko atsedena artzen ez dauanak, bere osasunaren kaltez egiten dau.

Ordu gitxi batzuk lotan dirauanak lanari geiago emoteko, bere buruko ondapena dakar.

Zaitez benetakoa.

Eguneko lan-orduak amaitzean lur-jota oartzen dana, asmatzen ebazan ekintzak burutu aal ez izateagaitik, eurok dira jasaten dabenaren erantzule bakarrak.

Neurritsu izan zaitez, eta ez amestu eziñekoa dana egitea.

Iraultzak berbaz asten dira, espateaz amaitzeko.